Itaia emakumeen antolakunde sozialistak Emakume Eskolak antolatu ditu aurtengo ikasturterako Euskal Herri osoan zehar, emakume langileek egunerokotasunean jasaten dituzten zapalkuntzak identifikatu eta horiei aurre egiteko. Urola Erdiako Itaiak ere prestatu ditu eskolak, eta atzo egin zuten aurreneko saioa Azkoitiko Elkargunean.
Atzoko saioan Euskal Herriko Salda Badago V. Jardunaldi Feministetan Itaiak egindako hitzartzea izan zuten abiapuntu. Hori dela eta, hitzartzea ikusi eta horren inguruan hausnartzen aritu ziren saiora animatu ziren kideak. Besteak beste, emakume langileek egunerokotasunean jasaten dituzten zapalkuntzen inguruan, figura zapaltzaileen inguruan nahiz aurrera begira egin daitekeenaz aritu ziren solasean.
Aurreneko saioa eginda, datozen hilabeteetan Emakumeen Eskolen barruko beste hainbat saio egingo dituztela azaldu dute Urola Erdiko Itaiako kideek. Gaian interesa duten edo ekarpena egin nahi duten gizonezkoak ere bertara daitezke eskoletara.