Umeek gogotik gozatu dute Mirurekin liburutegian egindako idazketa tailerrean

Maialen Etxaniz

Miru ipuin kontalariaren laguntzarekin ipuin bat sortu dute tailerrera animatu diren haurrek. 

Aizkibel liburutegiak antolatuta, 5 eta 8 urte bitarteko umeek Asma dezagun ipuin bat izeneko idazketa tailerra egin dute gaur arratsaldean Miru ipuin kontalariaren laguntzarekin. Hain zuzen, umeek ipuin bat sortu dute Mirurekin batera. 17:30ean elkartu dira liburutegian, eta ikasteaz ez ezik, arratsalde pasa ederra igaro dute tailerrean parte hartu duten haurrek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide