Aatozen hilabeteetan ez da gaztaina erreen usainik faltako herrian. Izan ere, dagoeneko parrokiaren atarian dago gaztaina saltzailearen postua. Beste urte batez, gaztainazaleak udazkenarekin batera jarri du etxolatxoa Azkoitian, eta bertan egongo da negua igaro bitartean, ohiko ordutegian.