Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa jarriko du udalak

Andoni Elduaien 2021ko urr. 28a, 14:51

Elkargunean eman beharko da izena, eta bost euro ordaindu. Autobusa lasterketara joateko bakarrik izango da.

Azaroaren 14an izango da 56. Behobia-Donostia lasterketa, eta hara joateko Azkoitiko Udalak autobus zerbitzua eskainiko du. Erakundeak jakinarazi duenez, autobusa joateko bakarrik izango da eta bakoitzak moldatu beharko du gero handik bueltatzeko.

Autobusean joan nahi duenak Elkargunean eman beharko du izena eta bost euro ordaindu. Autobusa goizeko 07:30ean aterako da Aizkibel liburutegiaren aurretik. 55 plazako autobusa hartuko du udalak eta izen-emate ordena jarraituko da eserleku guztiak bete arte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide