Gaur eguerdiaz geroztik martxan da Floreaga auzoko lehen igogailua. Hura estreinatzen lehenak izan dira Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea eta auzoko irisgarritasuna hobetzearen alde lan egin duten bizilagunen ordezkariak. Udal ordezkariak zein bizilagunak "pozik" agertu dira, eta alkateak jakinarazi duenez, badute bigarren igogailua eraikitzeko asmoa.