Urriko azken ostirala da etzi, eta Azkoitiko Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du egun horretarako. Ohi bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako kontzentrazioa egingo dute herriko plazan, 19:30ean hasita. Plataformako kideek eskubideen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.