Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 'Ekonomia zirkularra modelatzen' izeneko programaren bigarren edizioa egin zuen iazko azaroan, eta Izarraitz Lanbide Heziketako Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta zikloko bigarren mailako ikasleek lehiaketa irabazi zuten. Ikasleek material birziklatuekin eskulturak diseinatu eta egin zituzten orduan.
Lehiaketan irabazitako saritik, 500 euro Marea Urdina elkarteari ematea erabaki dute ikasleek, "aniztasunaren alde" elkarteak bailaran egiten dituen ekintzetan laguntzeko. "Zuen lana denon eredu", azaldu dute ikasleek Marea Urdinako Aritz Orbegozori dohaintza egin diotenean.