Floreagako Tekla eremuan eraikintzen ari diren etxebizitza babestuen obren eraginez, bihar, asteartea, itxita egongo da Correos eta Oteiza frontoiak lotzen dituzten errepidea. Udalak jakinarazi duenez, 09:30etik 12:30era artean itxiko dute errepidea, eta tarte horretan, Floreaga auzoko sarrera-irteerak Klara Donea kaletik egin beharko dituzte ibilgailuek.