Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Matadeixen

Andoni Elduaien 2021ko urr. 25a, 09:16

Irazoki eta Lagunak taldea.

Ostiralean, 22:00etan izango da kontzertua Matadeixen. Sarrerek 7 euro balio dute, eta egunean bertan Matadeixerako sarreran salduko dituzte.

Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak kontzertua emango du datorren ostiralean, urriak 29, Matadeixen. 22:00etan hasiko da musika taldearen emanaldia, eta kontzertua zuzenean jarraitzeko sarrera 7 euro ordaindu beharko da. Emanaldirako sarrerak, baina, atean salduko ditu oraingoan Matadero Ekintzak taldeak; izan ere, orain arte helbide elektroniko bidez egin behar zen sarreren erreserba.

Joseba Irazokik Lagunak taldearekin egin duen hirugarren lana aurkeztuko du Matadeixen. Azken diskoa aurreko bi lanen jarraipena da. Rock ukitua duten abestiak esperimentazioarekin nahastu ditu Irazokiko modu oso pertsonalean. Diskoko doinu guztiak eta hitz gehienak abeslariarenak dira. Irazokik diskografia zabaldu du, izan ere hogei disko kaleratu ditu dagoeneko. Hainbat kolaborazio ere egin ditu beste musikari batzuen lanetan. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioan aritzen da musikar nafarra, eta besteak beste, Duncan Dhu, Mikel Erentxun eta Nacho Vegasekin jo izan du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide