Aramendi eta Perarnauden kontzertuarekin amaitu da Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. Zikloa

Ane Olaizola 2021ko urr. 24a, 09:13

Atzo, larunbata, izan zen azken emanaldia, eta dozanaka lagun elkartu ziren Andre Mariaren Jasokundearen parrokian Loreto Aramendi eta Sarah Perarnaud organo-jotzaileek eskaini zituzten piezak entzutera. Guztira, zikloaren barruan hiru kontzertu eskaini dituzte Azkoitian.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren hogeitabigarren edizioa amaierara iritsi zen atzo, larunbata, Azkoitian eta Bergaran eskaini zituzten kontzertuekin. Azkoitian, Loreto Aramendi eta Sarah Perarnaud organo-jotzaileek itxi zuten aurtengo programa, eta dozenaka lagun elkartu ziren Andre Mariaren Jasokundearen parrokian organo doinuak entzutera.

Ben Van Oosten organo-jotzaileak zabaldu duen zikloaren Azkoitiko egitaraua, hilaren 2an, eta hilaren 16an izan zen bigarren emanaldia, Luerders organo-jotzailearen eta Karampournis biolin-jotzailearen eskutik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide