Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak gaur jarri dituzte salgai Kontzejupean erosketa bonuak, Piztu Herrixe kanpainaren barruan. 10:00etan jarri dute horretarako mahaia, eta hainbat herritar bertaratu da bonuak erostera. Izan ere, erosleek hainbat abantaila izango dute bonoak eskuratuta: 30 euro ordainduta, hamar euroko sei bonu jasoko dituzte. Hau da, erosleak 30 euro aurreztuko ditu bonu bakoitzeko. Arratsaldean, berriz jarriko dituzte bonuak salgai Kontzejupean, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu erosi ahal izango ditu.
Udalak 666 bonu jarri ditu salgai, eta horiek agortu bitartean, Internetez ere erosi ahal izango dira, azkoitia.eus eta dendago.com/azkoitia atarietan.
Aurreko edizioetan bezala, antolatzaileek sektore guztietara zabaldu dute kanpaina, eta beraz, erabiltzaileek bonu bakoitza sei sektoretan erabili beharko dute. Egitasmoan parte hartu duten saltokiek kartel bat jarriko dute dendaren kanpoaldean, erosleek jakin dezaten bonuak han erabil ditzaketela. Herriko 150 saltoki inguruk parte hartu dute egitasmoa