Zein da 'txiba' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021eko urriaren 22a

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'zimentoixopie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'txiba' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Txiba deitzen zaio Azkoitian, bi puxtarrik elkarren aurka jotzen duten uneari. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Txiba eitte gendunin, lagun batek bestin puxtarrixe irabazte zun".
  • Euskara batuan: "Kanika batek beste bat jotzen zuenean, lagun batek bestearen puxtarria irabazten zuen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.