Mikel Urdangarin abeslaria Azkoitiko Baztartxo antzokian izango da datorren larunbatean. Zornotzarraren emanaldia 19:30ean hasiko da, eta Izurdeen lekua diskoa aurkeztuko du. Kontzerturako sarrerak eskuragarri daude oraindik, eta Entradium atarian eros daitezke, 20 euroren truke.
Bere amaren omenez egin du azken diskoa Urdangarinek. Duela bi urte hil zitzaion ama, eta "doluaren baitan jaio arren, argitasunari begiratu nahi dio etengabe". Hamaika abestik osatzen dute disko hori. Kontzertuan azken diskoko abestiez gain, bere ibilbide luzeko pieza esanguratsuenak ere joko ditu Urdangarinek.