Maria Nieves Quintana eta Elizabeth Repulles Donostiako 15K Klasikoko podiumera igo dira

Andoni Elduaien

Quintana, erdian; Repulles, eskuinean. (Argazkia: 15K Klasikoa Donostia)

Bi azkoitiarrak 60 urtetik gorako emakumeen sailkapeneko podiumera igo ziren; Quintana lehena izan zen, eta Repulles hirugarrena. Guztira, hamalau azkoitiarrek parte hartu zuten lasterketan.

Maria Nieves Quintana eta Elizabeth Repulles azkoitiarrak Donostiako 15K Klasikoa lasterketako podiumera igo ziren joan den igandean. 60 urtetik gorako emakumeen artean onena izan zen Quintana, 1:20:39ko denbora eginda. Repulles, berriz, hirugarren sailkatu zen, eta hark 1:30:57 denboran osatu zuen proba.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide