Gaur, astelehena, hasi da Oteiza pilota elkarteak antolatutako Kontzejupeko XLVII. Pilota Txapelketa. Duela bi urte jokatu zen txapelketan baino pilotari gehiagok eman dute izena, gainera, aurten; zehazki, 70 lagunek parte hartuko dute edizio honetan.
Benjaminekin —8 eta 9 urteko pilotariak— hasi da txapelketa, eta honako bikoteak lehiatu dira gaurkoan elkarren aurka:
- Ekain Juaristi eta Jurgen Aizpurua - Aner Romero eta Denis Santos
- Erik San Sebastian eta Julen Arozena - Jurgi Subinas eta Aitzol Garate
- Aratz Orozko eta Jakes Kortadi - Aratz Gonzalez eta Julen Azpiazu
- Peio Endemaño eta Aiur Huerta - Ekaitz Astigarraga eta Ian Juaristi
- Aiur Alkorta eta Jokin Alkorta - Aunitz Zaldua eta Jon Uzin
Etzi, asteazkena, alebinen txanda izango da —10 eta 11 urteko pilotariak—, eta 17:15ean hasita, guztira, lau norgehiagoka jokatuko dituzte Kontzejupean.