Espainiako Karate Liga ari dira jokatzen asteburu honetan Elkargunean. 650 karateka inguruk jokatuko dituzte kata, kumite eta parakarate saioak Azkoitian. Atzo, larunbata, gizonezkoak izan ziren tatamien gaineko protagonistak, baina gaur, igandea, Iberdrola Ligako emakumezkoak ari dira lehiatzen.
Anaitasuna Kanku karate klubeko Felix de la Cruz azkoitiarrak brontzezko domina eskuratu zuen atzo goizean parakarate modalitatean. Arratsaldean, berriz, Kanku taldeko Rafael Ibañez errioxarrak urrezko domina eskuratu zuen 84 kilo azpikoen kumite txapelketan. Gaur, bestalde, Kalare Olaizolak ordezkatu du Azkoitiko Kanku karate taldea. Emakumezkoen finalak arratsaldean jokatuko dituzte, 16:15ean hasita.