Datorren ostiralean, urriak 22, Azkoitiko EH Bilduk ikasturte politikoari hasiera emateko herri batzarra egingo du Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, 19:00etan. Unai Iraola Gipuzkoako batzarkideak parte hartuko du saioan, eta, besteak beste, EH Bilduren plan politikoa aurkeztuko du.
Era berean, herriko hainbat gai aztertzeko tartea ere hartuko dute herri batzarrean. Azkoitiko EH Bilduk herritar guztiei egin die ostiralerako. "EH Bilduk gonbidapena luzatu nahi die herritarrei, ostiraleko herri batzarrera gerturatu, parte hartu eta guztion artean gure ideia, zalantza eta kezkak elkarbanatzeko".