Galiziara egindako bidaiaren ostean, atzo, osteguna, pandemia osteko bigarren irteera egin zuen Plaza Ondo jubilatuen elkarteak. Kantabrian (Espainia) izan ziren ia 100 azkoitiar, lehenik Islares eta gero Castro Urdiales herriak ezagutzeko.
08:30ean abiatu zen autobusa Azkoitiko Aizkibel liburutegiaren pareko geltokitik. Islaresen egin zuten bazkaria, eta 20:30ean itzuli ziren berriro herrira, Durangon (Bizkaia) geldialdia egin ondoren. Irteeran parte hartu zuten herritarrak "gustura" itzuli ziren etxera Kantabrian egunpasa eginda.
Argazkiak: J. M. Alberdi