Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. Zikloa amaierara iristear da. Dena den, asteburu honetan ere izango dira emanaldiak Azpeitian, Azkoitian nahiz Bergaran. Azkoitiko azken kontzertua bihar, larunbata, izango da, 20:00etan hasita, Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. Loreto Aramendi eta Sarah Perarnaud organo-jotzaileek eskainiko dute musika saioa.
Azpeitiko azken kontzertua, berriz, gaur, ostirala, izango da; Brice Montagnoux organo-jotzaileak eta Eva Villegas klarinete-jotzaileak eskainiko dute Loiolako basilikan, 20:00etan hasita. Bergarako Santa Marina parrokian bihar izango da azken kontzertua: Myriam Ulanga organo-jotzaileak eta Roberto Nuño biola-jotzaileak eskainiko dute, 20:00etan.