Hiru autoren arteko trafiko istripua izan da gaur, astelehena, 07:40 aldean, Loiolan, GI-631 errepidean. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i azaldu dionez, bi lagun zauritu dira ezbeharrean, eta biak ospitalera eraman dituzte; bat Zumarragara eta bestea Donostiara.
Hainbat denboraz, errepidea itxita izan da bi noranzkoetan, garabiek kendu behar izan dituztelako autoak errepidetik. Hori dela eta, izugarrizko auto ilarak sortu dira Azkoitia eta Azpeitia artean. Dena den, dagoeneko zabaldu dute errepidea, eta bere onera itzuli da trafikoa.