Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioaz gozatu zuen atzo arratsaldean hainbat neska-mutilek Aizkibel liburutegian. Munduko ipuinak izeneko saioa eskaini zuen Bengoak, 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako emanaldian, eta dozenatik gora neska-mutikok adi-adi jarraitu zuten ipuin kontalariaren saioa.