Joan den larunbatean egin zen parrokian Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. Zikloaren Azkoitiko lehen kontzertua. Ben Van Oosten Herbehereetako organo-jotzailearen eskutik, Widor, Boëllmann, Saint-Saëns eta Vierneren musikaz gozatzeko aukera izan zuten parrokian elkartutako musika zaletuek. Gaur zortziko kontzertua osorik jasota dago bideo honetan.
Asteburu honetan atseden hartuko du organo zikloak Azkoitian. Datorren larunbatean, urriaren 16an, itzuliko dira kontzertuak parrokiara, Kurt Lueders organo-jotzailearen eta Pascale Karampournis biolin-jotzailearen emanaldiarekin.