Erniarraitz bertsozale elkarteak azarorako bertso afari bat prestatu du, Bertso Urtie egitasmoaren barruan. Urriaren 22an, ostiralarekin, izango da hitzordua Errezilgo Letea jatetxean, eta Iker Zubeldia eta Maialen Akizu bertsolariak ariko dira kantuan. Gainera, Itzeder eta Aizpurutxo trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.
Dagoeneko zabalik dago afaritarako izena emateko epea; joan nahi dutenek Leteara (943-71 28 87) deitu beharko dute. Afaria 25 euro ordaindu beharko da.