Azkoitiko Udalak abian ditu ingurumen arloan jarduerak eta programak egiteko dirulaguntzak. Irabazi asmorik gabeko erakundeei, taldeei eta pertsonei zuzendutako dirulaguntzak dirak. Eskaera egiteko epea dagoeneko zabalik dago, eta urriaren 30ean amaituko da.
Diruz lagundu daitezkeen jardueren artean daude, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak eta azterketak, formazio ikastaroak, herritarren partaidetza sustatuko duten jarduerak edota tokiko ekonomia garapena bultzatuko dutenak.