Zumba taldeko kide baten aldeko erakustaldia egin dute Elkargunean

Nerea Uranga 2021ko urr. 3a, 13:04

Minbizia duen zumba taldeko azkoitiar baten aldeko ongintzazko zumba erakustaldia egin dute dozenaka herritarrek, Elkargunean. Han bildu duten dirua gaixo dagoen taldekideari eskaini diote. Elkarguneko zelai artifizialeko kantxan egin nahi zuten erakustaldia, baina euria ari zuenez Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egin dute.

Bi ordu inguruan aritu dira erakustaldian parte hartu duten lagunak zumba egiten. Giro ederra sortu da bertan, eta gustura aritu dira parte hartzaileak. Gaixo dagoen zumbako taldekidea ere bertan izan da, eta zumbako pieza bat baino gehiago hari eskaini dizkiote zuzenean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide