Hasi da Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. Zikloa Azkoitian

Nerea Uranga

Ben Van Oosten Herberehetako organo jotzailearen emanaldiak zabaldu du Azkoitiko parrokian Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. Zikloa. Atzo, larunbata, arratsaldean jo zuen.

Hiru kontzertu izango dira Azkoitiko parrokian Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. Zikloaren barruan, eta atzo, zapatua, arratsaldean izan zen aurrenekoa. Atzokoan, Ben Van Oosten Hagako (Herbehereak) Grote Kerk elizako organo jotzaileak eskaini zuen kontzertua Amabirjinaren Jasokundearen parrokian.

Organo erromantikoaren zikloaren barruan, Azkoitiko parrokian izango den hurrengo kontzertua urriaren 16an izango da. 20:00etan hasita, Duo Dulciame-k eskainiko du emanaldia. Organo jotzaile Kurt Lueders ariko da, eta biolina joko du Pascale Karampournis-ek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide