Emakume Txirrindularien Elkarretaratzea egiten ari dira asteburu honetan Abaraxka aterpetxean, eta 35 txirrindulari ari dira parte hartzen. Atzo hasi zuten Kukuerri elkarteak eta Bici-Bizikumek elkarrekin antolatutako topaketa, harrerarekin eta Erkuden Almagro Women In Bike elkartearen koordinatzaile nafarraren hitzaldiarekin.
Gaur, larunbata, bi irteera egin dituzte goizeko hamarretan Abaraxka aterpetxetik irtenda. Mendiko bizikletadunek Zumarraga alderako irteera egitera joan dira bidegorritik eta errepideko bizikletadunek kosta aldera jo dute.
Gero, bazkaltzeko elkartuko dira denak Abaraxkan, eta arratsaldean bizikleten mekanika tailerra egingo dute. Biharko ere beste bi irteera dituzte antolatuta.