GUKA argazki lehiaketak baditu irabazleak

Maxixatzen.eus 2021ko urr. 1a, 17:00

Epaimahaiak hala erabakita, Aran Aldai Arrillagak irabazi du GUKA argazki lehiaketa. Ikusleen saria, berriz, Juan Jose Agirre Etxeberriak eskuratu du, bere argazkiak jaso baititu boto gehien.

Urola Komunikazio Taldeko hedabideek martxan jarritako GUKA argazki lehiaketak baditu irabazleak. Argazkigintzan adituak diren hainbat kidek osatutako epaimahaiak hala erabakita, Aran Aldai Arrillagak irabazi du sari nagusia, Zarauzko hondartzari ateratako argazki honengatik:

 

Aldaik Xoxoteko Aterpetxean lau lagunentzako egonaldia irabazi du, mantenu erdian (afaria+gosaria). 

Ikusleen saria, berriz, Juan Jose Agirre Etxeberriak irabazi du, berak aurkeztutako argazki honek jaso baititu boto gehien:

 
Agirrerentzat izango da, beraz, Talai Berri txakolindegian upategira bi lagunentzako bisita, hamaiketakoa eta pare bat botila.

Argazki lehiaketan botoa eman duten erabiltzaile guztien artean ere zozketa egin du UKTk, eta Belen Murua Aurizeneari egokitu zaio bi lagunentzako paddle surf ibilbidea Oria ibaian barrena

UKT datorren astean jarriko da irabazleekin harremanetan, sariak eskuratzeko egin beharreko urratsen berri emateko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide