Errepidean aurreratzeko zati bat eraikitzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia 26,6 eta 27,8 kilometroen artean. Lanek, ordea, hainbat eragozpen sortzen dute errepidean, besteak beste, erabat itxita egon ohi baita hainat egunetan. Horren aurrean, Aldundiak kanal berriak gaitu ditu, errepidearen egoera erreala zein den erabiltzaileei jakinarazteko.
Alde batetik, @631-Aizpurutxo izeneko Twitter kontua jarri du martxan Aldundiak. Bertan ezagutu ahal izango da errepidearen egoera zein den denbora errealean. Halaber, Whatsapp sare sozialeko banaketa zerrenda bat ere indarrean du Aldundiak. Whatsapparen bidez errepidea noiz itxi eta irekiko duten jakinaraziko dute. Zerrendara batzeko interesa duten erabiltzaileek, 672 69 05 64 telefono zenbakira mezu bat bidali beharko dute.
Era berean, Aldundiak adierazi du galtzadara sartu nahi duten ibilgailuen erabiltzaileek gogoan izan beharko dutela errepidea irekita dagoen bitartean ibilgailuek bi noranzkoetan jarraituko dutela garraiatzen, beti ere txandaka eta semaforoek kontrolatuta.