Urola Bizirik natur taldeak Kukuherri auzoko errekaren zenbait gune auzolanean garbitzeko deialdia egin du datorren larunbaterako, urriak 2. Deialdia irekia da, eta natur taldeak azkoitiar guztiei zabaldu die deialdia. Larunbatean, Kukuherriko frontoian jarri dute garbiketa hasteko hitzordua, 09:30erako.