Datorren igandean, urriak 3, zumba erakustaldia egingo dute Elkargunean. 11:00etan hasita, minbizia duen herritar baten aldeko ongintzazko erakustaldia egingo dute Elkarguneko zelai artifizialeko kantxan; aldiz, euria egiten badu, Elkarguneko Herriko plaza aretoan egingo dute saioa.
Inguruotan zumba irakasle lanak egiten dabiltzan lau kidek parte hartuko dute erakustaldian, eta haiek jakinarazi dutenaren arabera, bi ordu inguruko zumba saioa eskainiko dute parte hartzaileek. Ohi bezala, igandeko emanaldian ere fitness ariketa osasuntsuekin uztartuko dituzte hainbat eratako dantzak.
Ongintzazko erakustaldia izanik, saioa ikusi nahi duten herritarrek dohaintza egin beharko dute Elkargunerako sarreran. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek 5 euro. Bildutako diru guztia minbizia duen taldekideari emango diote osorik.