Datorren igandean, urriak 3, bi talderen kontzertuak izango dira Matadeixen, 19:00etan hasita. Lehenengo, Death Wistle taldeak joko du Matadeixeko eszenatokian, eta gero, Jana Janek. Emanaldiak zuzenean jarraitzeko, sarrerak aldez aurretik erreserbatu beharko dira mataderoekintzak@gmail.com e-postara idatzita.
Victor Garcia da Death Wistle taldeko protagonista nagusia. Decorado eta Psiconautas, los niños olvidados animazio filmentzako soinu banadak egin ditu. Bi filmak, gainera, Goya sari baten jabe dira. Itziar Markiegi da, berriz, Jana Jan diziplina arteko artista. Marrazkilaria, zarata zalea eta performerra da, eta hainbat artistarekin lankidetza grafikoak, soinu-lanak eta inprobisazioak egin ohi ditu. Inprobisazioaren bidez eta errorea sormenez erabiliz, soinuaren sorkuntza eta manipulazioa, metaketa eta feedbacka aztertzen ditu.