Kantabriara irteera egingo du Plaza Ondo elkarteak urrian

Andoni Elduaien 2021ko ira. 27a, 13:03

Castro Urdialesen ere egingo dute egonaldia azkoitiarrek. (Guia Repsol)

Islares eta Castro Urdiales bisitatzeko aukera eskainiko du herriko jubilatuen elkarteak, datorren hilean. Izen-emate epea urriaren 6an irekiko du Plaza Ondok.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Islaresera eta Castro Urdialesera (Kantabria, Espainia) irteera egingo du, urriaren 14an, osteguna. Islaresen bazkaria egingo dute irteeran izena ematen dutenek, baina, hara joan aurretik, Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia) egingo dute egonaldia. 

Urriaren 14an, 08:30ean abiatuko da autobusa Azkoitiko Aizkibel liburutegiaren pareko geltokitik. Itzulera, berriz, egun berean 20:30ean izango da. Izena emateko epea irailaren 29tik urriaren 6ra bitartean egongo da irekita, eta irteeran parte hartu nahi dutenek 35 euro ordaindu beharko dituzte. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide