Maria Laguntzailearen meza egingo dute ostiralean Floreagan

Andoni Elduaien 2021ko ira. 23a, 08:45

Floreagako elizan egingo dute meza. (J. Beristain)

Floreagako kaperan egingo dute bihar Maria Laguntzilearen aldeko elizkizuna. Aurrez ADMA taldearen bilera eta arrosarioa ere egingo dituzte.

Bihar, ostirala, Floreagako salestar komunitateak martxan jarriko ditu berriz ere  Maria Laguntzailearen ospakizunak. 19:00etan, meza egingo dute Floreagako kaperan edo elizan. Aurrez, baina ADMA taldearen bilera eta arrosarioa ere egingo dituzte Floreagan. 

ADMA taldearen bilera 18:00etan egingo dute, eta hiru ordu laurden beranduago, 18:45ean, arrosarioa errezatuko dute. Bi ekintzok Floreagan bertan egingo dituzte. Ondoren, 19:00etan egingo dute Maria Laguntzailearen aldeko meza.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide