Udako etenaldiaren ostean, Azkoitiko Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du ostiralerako, irailak 24. Ohi bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako kontzentrazioa egingo dute herriko plazan, 19:30ean hasita. Plataformako kideek eskubideen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.