Azkoitiko Udalaren Berdintasun Sailak puntua egiten ikasteko saioak antolatu ditu emakumeak ahalduntzeko ikastaroen barruan, eta gaur, asteartea, ekin diote Berdintasuna eta punto izeneko saioei. Dozena inguru emakume animatu da Elkargunean eskainitako ikastarora, eta Maina Arzallusen gidaritzapean, ordu eta erdiz aritu dira puntua egiten, elkarrekin solastu bitartean.
Aurten, azaroaren 19ra arte eskainiko dute puntua egiteko tailerra, eta saioak astearteetan nahiz ostiraletan egingo dituzte, 15:15etik 16:45era. Horien hasieran berdintasunaren inguruko zertzeladak emango ditu Begoña Gorostiaga udaleko Berdintasun teknikariak.