Itaia emakume sozialisten sareak aurkezpen ekitaldia egingo du hurrengo ostiralean, urriak 1, Elkargunean. Antolakundeak bere egitekoa zein den azalduko du 18:00etan egingo duten aurkezpenean. Era berean, emakume langileek gaitasun politikoak eskuratzeko Itaiak emango dituen urratsak zein diren ere azalduko dute ekitaldian. Itaiaren asmoa da emakume langileen "problematikari" panorama politikoan "lekua" egitea.
Eskualdez eskualde emakume langileen babesa antolatzeko erabakia hartuta du Itaiak. Gainera, taldeak argi du emakume langileen emantzipazio erreala antolatzeko aukera bakarra harreman eredu sozialistaren eraikuntza dela. Horren harira, Euskal Herrian zehar Itaia antolakundeak klase kontzientzia garatzea du xede. Emakume langileen" bizi baldintzak eta baldintza estrategikoak" hobetzeko, "borroka prozesu eta lan ideologikoa" abiarazi nahi du taldeak.