Jaco eta Quetzal musikariek kontzertu bana eskainiko dute larunbatean, hilaren 25ean, Matadeixen. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera 7 euro izango da.
Larry Rodriguezek sortutako musika proiektua da Jaco, eta musika post-industriala jorratzen du, soinu elektronikoak eta organikoak uztartuz. Bartzelonako musikariak joan den ekainean kaleratutako Los misterios lana aurkeztuko du Matadeiko agertokian.
Bartzelonakoa da Quetzal ere, eta kasu honetan, punk siderala jorratzen dute.
Kartela: Alots Arregi.