Azkoitian hitanoa sustatzeko xedez abian jarritako Hike eizan! egitasmoaren talde eragileak bilera irekia deitu du asteazken honetarako, irailak 22. Bilkura Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, 19:00etan. Hitanoa indartzeak erabiltzaile kopurua handitzea eskatzen duela azaldu du udalak, eta horretarako, "zenbat eta ahots gehiago batu, hobe" dela nabarmendu du.
Hitanoaren aldeko apustua egin nahi duen orok har dezake parte proiektuan, "guztiz irekia" delako. Egitasmoko taldekideek herritarrak proiektura murgiltzera animatu dituzte herritarrak. Uda osteko lehen bilera izango da aste honetakoa, eta helburua da urte amaiera arteko jarduerak diseinatzea eta antolatzea, egitaraua osatzearekin batera.