Bihartik aurrera ohiko ordutegia izango dute larunbat gaueko autobus zerbitzuek

Maialen Etxaniz 2021eko irailaren 17a

Joan zen uztailaz geroztik egon dira murriztuta gaueko autobus zerbitzuak. Bihartik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko dute larunbatetan Zestoa-Eibar eta Zumaia-Azkoitia lineetako autobusek. 

EAEko Babes Zibileko Planaren aholku batzordeak, Labik, egindako azken bilkuraren etairagarritako neurrien ondotik eman dute berria: bihartik, irailak 18tik, aurrera Zestoa-Eibar (UK45G) eta Zumaia-Azkoitia (UK46G) lineetako autobus zerbitzuek ohiko ordutegia izango dute larunbat gauetan. Joan zen uztailean murriztu zituzten zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzak orduan ezarritako dekretuaren ondorioz. 

Hona hemen aurrerantzean izango diren zerbitzuen ordutegiak: 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide