Azkoitiko Ttipi-Ttapa korrika taldeak bilera egingo du gaur, osteguna, Elkargunean, 18:00etan hasita. Taldeak jakinarazi duenez, bilera informatiboa izango da, eta besteak beste, hastear den ikasturteari buruzko informazio baliagarria emango dute.
Beste behin, asteartetan eta ostegunetan egingo dituzte herriko emakumeei bideratutako entrenamenduak, nola goizez, hala arratsaldez. Goizeko entrenamendua 10:00etan egingo dute; arratsaldeko korrika saioa, berriz, 18:00etan izango da. Aurten ere ordubeteko saioak izango direla aurreikusi du taldeak.
Ttipi-Ttapa taldeko kideek adierazi dute dute korrika saioaren ondoren gimnasiako mantentze ariketak ere egingo dituztela Elkargunean.