Joan den larunbatean jokatu zen Aramaioko XX. Rallysprinta eta lehian aritu ziren azkoitiarrek emaitzan onak eskuratu zituzten. FL mailan, esaterako, azkarrenak izan ziren Ion Albizuri azkoitiarra eta Jon Zubeldia abaltzisketarra. Gainera, sailkapen nagusian seigarren postua lortu zuen bikoteak.
Era berean, Aramaion eman zioten hasiera I. 206 Euskal Kopari, eta Egoitz Lizarralde eta Leire Odriozola pilotu azkoitiarrek bigarren postuan amaitu zuten proba.