Naia Arrizabalagak lehen saria eskuratu du Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan

Ihintza Elustondo 2021ko ira. 13a, 10:18

Naia Arrizabalaga saritutako bertsoak kantatzen. (Goierriko Hitza)

Gazteen mailan saritu dute Arrizabalaga, Ez zatoz bertso sortarengatik. Atzo jokatu zuten lehiaketa, Ordizian (Gipuzkoa).

Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa jokatu zuten atzo, igandea, Ordiziako (Gipuzkoa) Barrena kultur etxean. Argi Berri elkarteak Ordiziako Udalarekin batera antolatu zuen atzoko saioa, 30. aldiz. Hainbat bertsolarik parte hartu zuten lehiaketan, eta Naia Arrizabalaga azkoitiarrak lehen saria eskuratu zuen gazteen mailan; hau da, 14-18 urte artekoetan. Maila horretan sei lan aurkeztu zituzten guztira, eta epaimahaiak erabaki zuen azkoitiarraren Ez zatoz sortako bertsoak izan zirela onenak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide