Udako etenaldiaren ondoren, Azkoitiko Euskara Mahaia datorren astean bilduko da. Bilera datorren asteazkenean, irailak 15, Elkarguneko Floreaga gelan egingo dute, 19:00etan hasita. Besteak beste, hizpide izango dituzte bileran Euskara Mahaiaren osaketa, aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna, Hike eizan! proiektua eta Topaguneak proposatutako udazkeneko aktibazio ekintza.
Euskara Mahaia osatzen dute, besteak beste, udalak, herriko bost ikastetxeetako ordezkariek –Xabier Munibe ikastolak, Floreaga ikastetxeak, Azkoitia BHIk, Bizilore Eskola Aktiboak eta Izarraitz Lanbide Heziketak–, Azkoitiko AEK-k, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Erniarriatz bertsozale elkarteak.