Datorren igandean, irailak 12, itzuliko dira kontzertuak Matadeixeko oholtza gainera. Amsia eta Tomomi Kubo musikariek kontzertu bana eskainiko dute, 19:00etan hasita. Emanaldia zuzenean jarraitzeko, nahitaezkoa izango da sarrerak aldez aurretik erreserbatzea mataderoekintzak@gmail.com e-postara idatzita; sarreren prezioa 7 eurokoa izango da.
Japonian jaiotako artista da Kubo, baina egun Bartzelonan bizi da. Japiniarrak handik bideratzen ditu bere musika jarduerak gaur-gaurkoz. Tomomi Kubo artista Martenot Uhinak izeneko instrumentuaren interpretea, inprobisatzailea eta konpositorea da. Amsia musika azkoitiarrak, berriz, Kukuherri diskoa aurkeztuko du Matadeixen emango duen kontzertuan.