Udako etenaldiaren ostean, Azkoitia Lagunkoiak berriro ekin dio lanari. Hileroko bilera asteazkenerako, irailaren 8rako, deitu dute. Bilera, ohiko moduan, Elkargunean izango da, 18:00etan. Saioak irekiak dira eta nahi duen oro dago gonbidatua bileran parte hartzera.