Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, Hego Euskal Herrian 371 positibo zenbatu dituzte, 6.688 test egin eta gero. Lurraldekako datuei erreparatuz gero, Bizkaian izan dira kasu positibo gehien: 161. Gipuzkoan 97 atzeman dituzte, Nafarroan 62, Araban 41 eta bizitokia beste herrialderen batean duten pertsonen artean hamar.
Osakidetzaren ospitaleen egoerari dagokionez, atzo beste 31 lagun erietxeratu zituzten COVID-19ak jota. ZIUetan, berriz, 69 lagun ari dira artatzen. Nafarroan 71 lagun daude ospitaleratuta denera koronabirusaren ondorioz, horietatik 25 ZIUetan.