Astelehenetik aurrera ikastetxeen ordutegira egokituko da Urbanue autobusa

Andoni Elduaien 2021ko ira. 3a, 09:52

Herriko eskola guztietara iristeko autobusak ikastetxerako sarrera ordura egokitutako bidaiak egingo ditu ekaina bitartean.

Udako etenaldiaren ostean, datorren astelehenean, irailak 6, hasiko da Urbanue martxan. Irailetik ekainera bitartean ikastetxeen ordutegira egokitutako joan-etorriekin hasiko da horrela autobusa; izan ere, ikasturte berriaren hasierarekin batera ekingo zaio herri barruko autobus zerbitzuari. Ondorengo irudian ikus daiteke autobusak egingo dituen bidaia guztien ordutegia.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide