Caritasen tonbolako saria jaso gabe dutenek aukera izango dute hilaren 8an

Andoni Elduaien 2021ko ira. 2a, 08:26

Caritasek tonbola jarri zuen leku berean jaso ahal izango dituzte sarituek beren opariak. Tonbolan egokitutako edozein sari jaso ahal izango dute herritarrek.

Caritasek jakinarazi duenez, irailaren 8an, asteazkena, tonbolako sariak jasotzeko aukera izango dute oraindik jaso gabe dituztenek. Sariak jaso nahi dituztenek tonbola egon zen leku berean, Plazaberrin, izango dute horretarako aukera, 18:30etik 20:00etara bitartean. Uztailaren 31tik abuztuaren 17a bitarteko zenbait egunetan egon zen zabalik tonbola.

Gainera, Caritasek hiru zozketa egin zituen. Txartel batzuetan zenbakiak banatu zituzten, eta zenbaki horiekin tableta, patin elektrikoa eta maleta eta nezeser jokoa zozkatu zituzten. Tabletaren zenbaki saritua 17.476 da (ordezko zenbakia 16.434 da); patin elektrikoaren zenbaki sariduna, berriz, 21.326 da (ordezko zenbakia 6.023 da); eta maleta eta nezeser jokoa 23.922 zenbakiarentzat izan dira (ordezko zenbakia 23.448 da). 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide