Udaleko eta Kabiako ordezkariek bilera egingo dute irailaren 16an, San Jose egoitzaren gaineko zenbait alderdi jorratzeko. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Kabiaren eta udal gobernuaren artean izandako kontaktuen ondoren, Javier Zubizarreta alkateak eta aipatu organismo publikoko zuzendari Elena Basagoitiak bilera eguna itxi zuten atzo aipatutako egunerako.
Kabiak, Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuari atxikitako organismoak, bilera deialdia bidali die gaur goizean alderdi guztietako udal ordezkariei, Azkoitiko EH Bilduk eta Azkoitia Baik uztailean Aldundira bidalitako idatziari erantzuna emateko. Hilaren 16ko bilera udaletxean izango da, eta Kabiatik Elena Basagoitia zuzendariak, Arantza Lekuona gerenteak eta asistentzia arloko arduradun Ana Zubizarretak parte hartuko dute.